XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) irteten zaren bakoitzean.

Zuretzat erosiko zenuen zerbait, noski...

LOLA.- Ba! huskeri pare bat.

TEO.- Imajinatzen dut.

Hutsaren truke, ezta?

LOLA.- Erdi-prezioan.

TEO.- Ba ez dut ezer ekartzerik nahi, aitu?

Gainera ilerako saltsa horiek ez dute ezertarako balio eta ez dut zerrikeririk bota nahi buruan.

LOLA.- Egunean behin besterik ez da-ta.

Eta gehixeago arduratu behar zenuke zure itxuraz.

Nahi bazenu, askoz guapoagoa egon zintezke.

TEO.- Bai. Flekilo eta zapatilekin zoragarri egongo naiz.

LOLA.- Ez zaitez babua izan.

(maitekiro hurbiltzen zaio)

Muskuluekin ez da nahikoa.

(Besoa ukitzen dio)

Ui! Txoratu egiten naute!

Baina egun osoan idatzi eta idatzi, trapu zahar bat eginda geratuko zara, gainera nere amaren etxera joan behar dugu.

TEO.- Kaka!

LOLA.- Zer da?

TEO.- Ezer ez.

Zera... ahaztuta nengoen.

Eta gauza bat bukatu beharra daukat.

LOLA.- Egingo duzu gero.

Badakizu amari garaiz ez iristeak ez diola batere grazirik egiten.

Tira, jantzi!

(bainura doa apaintzera.

Teok idazten jarraitzen du).